Iñaki Artolak kontratua berritu du Baikorekin

Ataria 2025eko azaroaren 19a

Baiko Pilota eta Iñaki Artola akordio batera iritsi dira eta hiru urtez luzatu dute kontratua.

Alegiako aurrelariak hiru urte sinatu ditu Baikorekin, 2028ra arte, eta kontratu berritzea beste aukera bat bezala hartu du. «Beste hiru urtez jarraitu ahal izango dut pilota profesionalean hobetzen jarraitzeko». Binakako txapelketaren atarian, Artolak motibazioz ospatu du akordioa: «Pozik nago erabakiarekin, eta oso motibatuta etorkizunari begira».

Artolak datorren astelehenean ekingo dio Binakako Txapelketari Tolosako Beotibarren, Imaz lagun duela Laso eta Albisuren aurka jokatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!