Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta, hainbat alegiar Amaiur bisitatzen izan ziren joan den igandean. Alegiatik autobusez atera eta Erratzuraino joan ziren. Handik, oinez egin zuten Amaiurrerako bidea eta bertan Aranzadi zientzia elkarteko Juantxo Agirrek bisita gidatu bat egin zien.
Hori horrela, herria, museoa eta gaztelua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten.
