Zaintza esperientziak ezagutzeko hitzaldia, bihar

Ataria 2025eko urriaren 21a

Alegiako kultur etxearen aurrealdeko artxibo irudia.

Alegia Zainduz ekimenak antolatu du hitzaldia eta kultur etxean izango da, bihar, 17:00etan. Legorretako, Oiartzungo, Errezilgo eta Bidania-Goiazko esperientzien berri emango dute.

Alegia Zainduz proiektuak beste herri batzuetako zaintzaren inguruko esperientziak ezagutzeko hitzordua antolatu du. Bihar —urriaren 22an— egingo dute hitzaldi irekia kultur etxeko areto nagusian, eta 17:00etan hasiko da. Mahai-inguruan Legorretako, Oiartzungo, Errezilgo eta Bidania-Goiazko esperientziak kontatuko dituzte eta, horrela, aukera egongo da bizipenak zuzenean ezagutzeko.

Ekimena herritar guztiei irekita prestatu dutela zehaztu dute, eta Regina Sorarrain alkateak nabarmendu du «aukera oso aberasgarria» izango dela inguruko esperientzietatik irakaspenak atera eta euren bidearen inguruan hausnartzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!