Bihartik aurrera Erbeta pilotalekua ez da erabilgarri egongo

Ataria 2025eko urriaren 6a

Erbeta pilotalekuaren artxiboko irudia. GOOGLE MAPS

Osasun etxea berritzen hasiko dira, eta obrek iraun bitartean Erbeta pilotalekuan emango dute zerbitzua prefabrikatutako modulu batzuetan.

Bihartik —urriaren 7tik— Erbeta pilotalekua ez da erabilgarri egongo. Alegiako osasun zentroa eraberritzen hasiko dira eta obrek iraun bitartean prefabrikatutako modulu batzuetan emango dute zerbitzua, pilotalekuan bertan. Bada, bihar hasiko dira behin-behineko osasun zentroa egokitzeko azpiegitura lanak egiten.

Hori horrela, hilabetearen erdialdetik aurrera eragozpenak izango dira Erbeta pilotalekua eta ondoko parkea erabiltzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!