Artola, Lau eta Erdiko Txapelketatik kanpo

Ataria 2025eko urriaren 4a

15-22 galdu du alegiarrak Bakaikoaren aurkako final-zortzirenetako partida.

Lau eta Erdiko Txapelketatik kanpo geratu da Artola, Bakaikoaren aurkako partida 15-22 galdu ostean. Final-zortzirenetako lehen partida zen, atzo Alegiako Elorri pilotalekuan jokatu zutena.

Alegiarra txapelketako faboritoetako bat zen arren, ezin izan du Etxarri Aranazkoaren aurka. Aurretik hiru partida jokatu dituzte elkarren aurka txapelketa desberdinetan, eta hiruretan Artola izan da garailea. Gaurkoan, ordea, Bakaikoak Artola mendean hartu du, eta final laurdenetarako txartela lortu du. Dario eta Zabalaren arteko gaurko partidako irabazlea izango du partida horretan aurkari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!