Artolaren partidarako sarrerak salgai, bihar kultur etxean

Ataria 2025eko irailaren 30a

Iñaki Artola alegiarrak Joanes Bakaikoaren aurka jokatuko du ostiral arratsaldean, herriko pilotalekuan.

Lau eta Erdiko Txapelketako partida izango da, final-zortzirenetako kanporaketa, eta irabazlea final laurdenetako ligaxkarako sailkatuko da. Multzo-buru bezala Altuna eta Peña daude talde horretan eta laugarren pilotaria Darioren eta Zabalaren arteko kanporaketatik aterako da.

Jaialdia 19:30ean hasiko da, eta lehenik Lau eta Erdiko Txapelketako B serieko partida bat jokatuko dute Eskirozek eta Morgaetxeberriak. Sarrerak kultur etxean erosi daitezke, bihar 11:00etatik 13:00etara. Bestela, ostiralean, partidaren aurretik, 18:30etik aurrera pilotalekuan bertan edo Internet bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!