Dagoeneko eman daiteke izena Amaiurrera joateko irteeran

Ataria 2025eko irailaren 23a

Amaiurko gaztelua eta inguruan, airetik.

Urriaren 19an joango dira Amaiurrera. Ibilaldiaz gain, bisita gidatua izango dute, bertan bazkaldu eta arratsaldean itzuliko dira.

Alegiako Mendi Asanblada eta Intxurre elkartea Amaiurrera irteera antolatzen ari dira urriaren 19rako —igandea—. Alegiatik autobusez 09:00etan abiatuko dira Erratzura eta, handik, ordu eta erdi inguruko ibilaldia egingo dute Amaiurrera. 12:00etan iritsi eta hamaiketakoa egin ostean, 12:30etik 14:00etara bisita gidatua izango dute Amaiurko gazteluan. 14:30ean bazkaldu eta 16:30ean Alegiara itzuliko dira autobusez.

Adin guztietako pertsonei egokituriko irteera da eta hamaiketakoa zein bazkaria norberak eraman beharko ditu. Antolatzaileek azaldu dutenez, interesatuek alegiakomendiasanblada@gmail.com helbidera idatzita eman behar dute izena eta ordaindu beharrekoa parte hartzaile kopuruaren araberakoa izango da. Mendiko arropa eta oinetakoak eramatea gomendatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!