Bi hilabeteko eskaintza betea

Ataria 2025eko irailaren 22a

Alegiako Sutarri dantza taldearen kalejira, artxiboko irudia. ATARIA

Alegiako Udalak hainbat jarduera antolatu ditu iraileko eta urriko asteetarako. Gaur zabalduko dute egitaraua ipuinen kontatzearekin, eta urriaren 31n amaituko dute, Gau Beltzarekin.

Alegiako Udalak egitarau bete-betea prestatu du irailerako eta urrirako. Urria amaitu bitartean zazpi ekintza eskainiko dituzte herrian «adin guztietako herritarrei zuzenduta». Askotariko hitzorduak antolatu dituzte, horien artean, ipuin-kontaketak, azokak eta kirol ekitaldiak. 

Datozen asteetako eskaintzari dagokionez, udaletik bi jarduera nabarmendu dituzte, batetik, igandeko —hilaren 28ko— artisauen eta nekazarien azoka berezia; eta, bestetik, urriaren 3an Iñaki Artolak herrian jokatuko duen lau t’erdiko pilota txapelketako partida.

Iraileko eta urriko kultur egitaraua

  • Irailak 21, astelehena
    • Liburutegia topagune: ‘Miniaturazko ipuin erraldoiak’. 
      17:30ean liburutegian.
  • Irailak 25, osteguna
    • Irakurle taldea: ‘Olor a tierra’. Mikel Gulina.
      18:00etan liburutegian.
  • Irailak 28, igandea
    • XVIII. Alegiako Artisau eta Nekazal Azoka Berezia.
      11:00etatik 14:00etara plazan eta zubian.
  • Urriak 3, ostirala
    • Pilota jaialdi profesionala. Iñaki Artolaren lau t’erdiko txapelketako partida.
      19:30ean Elorri pilotalekuan.
  • Urriak 11, larunbata
    • Harrijasotzaileen XVII. Txintxarri saria.
      17:00etan plazan.
  • Urriak 23, osteguna
    • Liburutegia Topagune: ‘Kobazuloko lamia’.
      19:00etan liburutegian.
  • Urriak 31, ostirala
    • Gau Beltza. Txintxarri gaztelekuak antolatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!