Intxurrek irabazi du V. Bertako Igogailuak Saria

Ataria 2025eko irailaren 16a

Intxurre eta Segura Aizkorri kluben arteko futbol txapelketa jokatu dute, bost partidekin.

Larunbatean jokatu zuten Alegiako Elorri futbol zelaian V. Bertako Igogailuak Saria Intxurre eta Segura Aizkorri kluben artean. Bost mailatan partida bana jokatu zuten. Kadete nesketan Segura Aizkorri izan zen irabazle. Intxurrek hiru partida irabazi zituen, infantil mutil, kadete mutil eta jubenil mutil mailetan. Erregional mailan berdindu zuten.

Intxurre klubetik azaldu dutenez, «giro ederrean eta kiroltasunez jokatutako saria» izan zen, eta Segura Aizkorri klubari eskerrak eman die, beste urte batez txapelketan parte hartzeagatik.

Argazkiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!