Jana eta edana azkenera arte

Leyre Carrasco 2025eko irailaren 14a

Kalebeherako jaietako azken eguna ari dira ospatzen Alegian; eguerdian, sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharra parrilan izan dituzte aukeran, eta ondoren, herri bazkaria egin dute.

Alegiar ugari bildu dira goizean Kalebeherako jaietako azken eguna ospatzeko. Eguraldia alde izan dute gainera. Hala, haurrak parkean, gaztetxoak frontoian, eta helduak sagardoaren bueltan bildu dira. Hasteko, txorizo egosi edo hirugiharra parrilan egindako pintxoak izan dituzte aukeran, eta ondoren, auzotarrek prestatu duten paella jatea egin dute.

Arratsaldean, gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak izango dira jokoan, 17:30etatik aurrera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!