UTT Erronka 2025

Langaurre, freskatzeko leku

Leyre Carrasco 2025eko irailaren 13a

Alegia atzean utzita, Langaurreko tontorrera igo dira lasterkariak; bertan freskatzeko aukera ere izan dute.

Alegian indarberritzeko aukera izan dute lasterkariek, herriko plazan anoa postua jarri baitute hainbat boluntarioek. Horren ostean, Langaurreko tontorra igo behar izan dute. Atsedenlekuan zegoen iturrian gelditu dira batzuk, eta bertan freskatu ondoren, Intxurrerako bidea hartu dute.

Intxurre eta Albiztur zeharkatu ostean, Mendikute azpitik Herniozabal tontorra igoko dute parte hartzaileek, berriro, Irurara jaisteko. Hala ere, Kronoak.com webguneko orri honetan sartuta egin daiteke probaren jarraipena.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!