Hasi dira Kalebeherako jaiak

Ataria 2025eko irailaren 12a

Hiru eguneko festari giro ederrean eman diote hasiera. Trikitia eta zahagiardoa izango dira gauean, jaiak alaitzeko.

Giroarte dultzaina taldeak girotutako erraldoi eta buruhandien kalejirarekin eman diete hasiera alegiarrek Kalebeherako festei. Ondoren, pilotak hartu du leukoa, helduen esku pilota txapelketako finalekin, eta patata tortilla lehiaketaren txanda izan da ondoren. Gaua Enaitz eta Erkizi trikitilariek alaituko dute, eta tartean ohiko zahagiardoa izango dute. Parranda luzatu nahi duenak, berriz, DJ Nazaren musika izango du.

Jaiak igandera arte luzatuko dira, ondorengo egitarauarekin:

Irailak 13, larunbata

  • 12:00. Krosa Roman Ganzarainen omenez. Ondoren bermuta eta piperrak.
  • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
  • 17:00. Ume jolasak, zinta karrera eta txokolate jatea. Ondoren, toka txapelketa.
  • 20:30. Intxurre futbol taldearen aurkezpena.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:00. Bertso saioa: Eki Mateorena, Jon Mendiluze, Danel Etxerberria eta Beñat Zeberio.

Irailak 14, igandea

  • 12:30. Sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharra parrillan.
  • 15:00. Herri bazkaria (paella jatea).
  • 17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!