Hemen dira Kalebeherako festak

Ataria 2025eko irailaren 9a

Irailaren 12tik 14ra ospatuko dituzte Alegiako Kalebeherako jaiak.

Ekintzarik gehienak Kalebeheran jada klasiko modura jo daitezkeenak izango dira, baina izango da berrikuntzarik ere.

Egitaraua

Irailak 12, ostirala

  • 17:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira eliza ingurutik abiatuta Giroarte dultzaina taldearekin.
  • 18:30. Helduen esku pilota txapelketako finala: Arandia-Murua / Altuna V-Venegas.
  • 19:30. Patata tortilla lehiaketa (20:30erako jasoko dituzte tortillak).
  • 20:30-01:00. Enaitz eta Erkizi trikitilariak, eta tartean, zahagiardoa.
  • 01:00. DJ Naza.

Irailak 13, larunbata

  • 12:00. Krosa Roman Ganzarainen omenez. Ondoren bermuta eta piperrak.
  • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
  • 17:00. Ume jolasak, zinta karrera eta txokolate jatea. Ondoren, toka txapelketa.
  • 20:30. Intxurre futbol taldearen aurkezpena.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:00. Bertso saioa: Eki Mateorena, Jon Mendiluze, Danel Etxerberria eta Beñat Zeberio.

Irailak 14, igandea

  • 12:30. Sagardoa, txorizo egosia eta hirugiharra parrillan.
  • 15:00. Herri bazkaria (paella jatea).
  • 17:30. Gaztetxoen pilota eta helduen pala txapelketetako finalak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!