Mikrohaustura muskularra du Artolak

Ataria 2025eko abuztuaren 2a

Iñaki Artola pilotariak min hartu du eskuin hankako trizeps suraleko soleoan.

Asteon Zarautzen jokatutako CaixaBank Masterseko partidan Artolak min hartu zuen eskuin hankako trizeps suraleko soleoan. Alegiako aurrelariak atseden hartu beharko du hurrengo egunetan, eta lesioak zein garapen duen aztertu beharko du.

Gaur Donostian Peña II.ak ordezkatuko du Artola, CaixaBank Masterseko hirugarren jardunaldiko partidan. Abuztuaren 5ean, berriz, Urrutikoetxeak jokatuko du Artolaren ordez Gasteizko Andre Maria Zuria torneoko finalerdian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!