Sarasibar Arbizu binaka eta Madina lau eta erdian, aurtengo Alegiako txapeldunak

Endika Apalategi Labayen 2025eko uztailaren 21a

XI. Alegiako Pilota Txapelketako txapeldunak. INTXURRE PILOTA ESKOLA

Intxurre Pilota Eskolak antolatzen duen gizonezkoen nagusien mailako XI. Alegiako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren ostiralean, binaka eta lau eta erdian.

XI. Alegiako Pilota Txapelketak, baditu aurtengo irabazleak. Lau eta erdiko finalean, Intxurre Pilota Eskolako bi pilotari aritu ziren nor baino nor: Unax Madina eta Julen Oiarbide hain zuzen ere, eta txapela, Madinarentzat izan zen 22-13ko emaitzarekin.

Binakako finalari dagokionez, Mikel Iturrioz Intxurreko pilotariak; Beñat Azketa pilotari beteranoarekin bikotea osatuta, ezin izan zuten Sarasibar-Arbizu bikotea menderatu. Arbizu, Unax Landa atzelari oiartzuarraren ordezko lanetan aritu zen eta lan bikaina eginda 22-16 irabazi zuten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!