Alegiako jaiak 2025

Dantzan edo arrantzan

Ataria 2025eko uztailaren 19a

Alegian festetan murgildurik jarraitzen dute. Gaurkoan erraldoien kalejirarekin abiatu dute eguna, Giroarte dultzaina taldeak lagunduta. Iluntzera arte zer ospatua izango dute alegiarrek.

Herria askorentzat oraindik aurreko gauean jarraitzen zuen, beste askorentzat oraindik argitu gabe zegoen, eta gutxi batzuentzat plaza inguruan esnatu da erraldoien kalejirarekin. Ohiko erraldoiekin batera, erraldoi txikiagoak ere kalejiran atera dira, bertaratutakoen gozamenerako.

Dantzan ibili dira erraldoiak eta jarraitzaileak Alegiako kaleetan barrena, plazan ondoren izango zen sagardo dastaketa eta sardina jatea prestatzen ari zirela.

Bestelako irudiak ere utzi ditu gaurkoan Alegiak; izan ere, batzuk erraldoiekin dantzan ari ziren bitartean, beste batzuk errekan arrantzan ari ziren, baita arrantzatu ere.

GAURKO EGITARAUA

09:30. Giroarte dultzaina taldeak alaiturik diana.

11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.

12:00. 2024 urtean jaiotako haurrei omenaldia plazan.

Jarraian. Sagardo dastaketa sardina eta txorizoarekin.

18:00. Garbijai, Eidabe taldearen emanaldia eskolako patioan.

Ondoren. Haurrentzat merienda.

19:00. Bertsolariak plazan. Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Xabat Ilarregi eta Alaia Martin. Gai jartzailea: Iker Iriarte.

21:00. Zahagiardoa plazan.

22:00. Suthai batukada taldearen kalejira.

22:30. Pilota jaialdia Elorri pilotalekuan Alegiako XI. Pilota txapelketako finalak. Lau eta Erdian eta binaka nagusien mailak.

00:00. Disco TK.

BIBALABIRJENAK

21:00. Zahagiardoa.

23:00. Txoriburu.

00:30. DJ Tintz.

04:00. DJ Fantasia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!