Alegiako jaiak 2025

Paula Del Pozo eta Iñaki Artola kirolariek bota dute jaien hasierako txupinazoa

Ataria 2025eko uztailaren 15a

Alegiako erraldoi eta buruhandiek eta Giroarte dultzaina taldeak girotu dute jaien hasiera Alegian. Igandera arte festa izango da txintxarrien artean.

Gaurko egitaraua:

  • Arratsaldean, Joxe Mendizabalekin dantzaldia plazan.
  • 21:00. Zahagiardoa plazan.
  • 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan. Dantzari gonbidatuak: Julen Rodriguez Flores alegiarra eta Mickaël Conte. Martin Harriague koreografoaren 'A-live' koreografia.
  • Jarraian. Joxe Mendizabalekin dantzaldia, plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!