Alegiako jaiak 2025

Bibalabirjenak asteazkenetik aurrera

Ataria 2025eko uztailaren 11

Bibalabirjen jaietako artxiboko irudia.

Asteazkenean hasiko dira Alegiako Bibalabirjen festa alternatiboak. Egitarau zabala prestatu dute, urtero bezala.

Asteazkenean, hilak 16, hasiko dira Bibalabirjen jaiak. Uztailaren 20ra bitarteko egitaraua prestatu dute eta askotariko ekitaldiak egongo dira aukeran.

Egitaraua

Uztailak 16, asteazkena

  • 18:30. Galdera jolasa.
  • 19:00. Suziri alternatiboa.
  • 19:00. Sagardo probaketa Eider eta Maider trikitilariekin.
  • 19:30. Elkartasun argazkia.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 00:00. Ahantzi erromeria.
  • Ondoren. DJ Sorpresa.
  • 04:00. Kulero ta kaltzontzilo karrera.
  • 06:00. Gaupargazkia.

Uztailak 17, osteguna

  • 17:00. Alegiako erraldoiak.
  • 17:00. Festetako txapela margotzea eta ahateen arrantza.
  • 18:30. Iago magoa.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 22:30. Kontzertuak. Aimarz eta Lukiek.

Uztailak 18, ostirala

Mozorro Eguna

  • 14:30. Bazkari herrikoia.
  • Kafe garaian, euskal kanturrioa.
  • Bazkal ondoren, kuadrillen arteko jolasak.
  • 18:30. Matraka elektrotxaranga.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:30. Arrixku.
  • 01:00. DJ Baxe.
  • 04:00. DJ Kraken Eko.

Uztailak 19, larunbata

  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:00. Txoriburu.
  • 00:30. DJ Tintz.
  • 04:00. DJ Fantasia.

Uztailak 20, igandea

  • 19:00. Bakarrizketa: Getari Etxegarai eta Mirari Martiarena (Eztandak antolatuta).
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 22:30. Herriko bertsolariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!