IX. Alegiako Pilota Txapelketan, bihar bigarren finalerdiak

Ataria 2025eko uztailaren 10a

Ostiralean hasi zen XI. Alegiako Pilota Txapelketa, gizonezkoen nagusien mailan eskuz, Elorri pilotalekuan, Intxurre elkarteak antolatuta.

Ostiralean finalerdietako lehen jardunaldia jokatu zen, eta lau eta erdian Oiarbidek (Intxurre) 10-22 irabazi zion Arandiari (Intxurre). Binaka, Azketa-Iturrioz bikoak 14-22 irabazi zion Murua-Lizeaga bikoari.

Bihar jokatuko da finalerdien bigarren jardunaldia, 19:00etan. Lau eta erdian Madina (Intxurre) eta B. Gorostidi (Zazpi Iturri) ariko dira, eta eskuz binaka Sarasibar-Landa eta E. Gorostidi-Aizpuru bikoak. Finalak hilaren 19an jokatuko dira, 22:30ean, Elorri pilotalekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!