Paula Del Pozo, triatloiko Europako txapeldunorde taldekako errelebo mistoan

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Paula Del Pozo, hirugarrena ezkerretik, bere taldekideekin sari banaketan. @TRIDIABLILLOS

Madrilgo Diablillos de Rivas taldearekin hartu du parte Polonian jokaturiko txapelketan.

Paula Del Pozo bigarren sailkatu zen larunbatean Polonian jokaturiko taldekako errelebo mistoko Europako Triatloi Txapelketan. Madrilgo Diablillos de Rivas taldearekin hartu zuen parte alegiarrak eta bigarren amaitu zuten, urrezko dominarekiko 1.24ko atzerapenarekin. Nabarmentzekoa da Del Pozok bere zatian egin zuen lan ona, lasterketa buruarekin bat eginda amaituz. Bere taldekideak Ivan Gil, Saul Escarabajal eta Lucia Acosta izan ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!