Aurten ere pozez hartuko dituzte festak Alegian. Hala adierazi du Regina Sorarrain alkateak. «Urte guztian zehar elkarrekin igarotzeko egunak dira, herri bizi eta alaia garela adierazten duen ezaugarri bat gehiago». Horretarako ekitaldi ugari antolatu ditu festa batzordeak, anitz eta adin eta nahi desberdinei erantzuteko asmoz. «Beraiei nire esker ona adierazi nahi diet, baita modu batera edo bestera, lanean arituko diren boluntario eta langile guztiei ere», gaineratu du alkateak.
Halaber, ozen adierazi du Alegian «errespetuan oinarrituriko elkarbizitza» nahi dutela eta ez urte guztian eta ez festetan ez dutela onartuko inongo eskubide urraketarik.
Ekainaren 13an Alegian izandako euriteen ondoren, kaleak garbitzen eta herria berriro txukuntzen lagundu zuten herritar eta boluntario guztiei eskerrak helarazi dizkie alkateak: «Zuen elkartasuna, prestutasuna eta auzolana benetan eredugarria izan da. Herri bat ez dira soilik eraikinak eta kaleak: herria gu gara eta zuek erakutsi duzue benetako komunitatea zer den».
EGITARAUA
Uztailak 15, asteartea
- 18:00. Alegiako erraldoi eta buruhandiekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.
- 19:00. Txupinazoa Paula del Pozoren eta Iñaki Artolaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera jaien hasieran iragartzeko.
- Ondoren, Joxe Mendizabalekin dantzaldia plazan.
- 21:00. Zahagiardoa plazan.
- 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan. Dantzari gonbidatuak: Julen Rodriguez Flores alegiarra eta Mickaël Conte. Martin Harriague koreografoaren 'A_live' koreografia.
- Jarraia, Joxe Mendizabalekin dantzaldia plazan.
Uztailak 16, asteazkena. Karmen eguna
- 09:30. Albo-Kalteak taldeak alaituriko diana.
- 12:15. 'Errimak Bi Oinetan' emanaldia Haatik Dantza Konpainiaren eskutik plazan.
- 18:00. Jose Mari Orbegozoren dantza erakustaldia plazan.
- Ondoren, dantzaldi librea.
- 20:30. Bingoa, plazan.
- 21:00. Zahagiardoa zubian.
- 22:30. Puro Relajo taldearen kontzertua.
Uztailak 18, ostirala
- 09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.
- 09:30. Eider eta Maider trikitilariek alaituriko diana.
- 11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa.
- Ondoren, Iñigo Etxenike DJarekin dantzaldia.
- 11:30-13:30. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.
- 14:00. Haurren bazkaria plazan eta nerabeen bazkaria zubian.
- 16:00. Haurrentzat ur parkea eskolako patioan.
- Bukaeran apar festa.
- 18:30. Ertza konpainia (Alegia). Dantza akrobatikoa afro garaikidea "UN'WE" (Aurrestreinaldia) eta "OTEMPODIZ".
- 19:30. Herritarren arteko toka txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
- Jarraian, bingoa.
- 21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoan.
- 22:00. Elektrotxufla taldea kaleetan zehar Larraitz auzotik abiatuta.
- 00:00. Klabelin Komik taldearen kontzertua. Txabi Abrego, Jon Rekondo, Juanma Ugarte + gonbidatuak.
Uztailak 19, larunbata
- 09:30. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
- 11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.
- 12:00. 2024 urtean jaiotako haurrei omenaldia plazan.
- Jarraian, sagardoa dastaketa sardina eta txorizoarekin.
- 18:00. 'Garbijai', Eidabe taldearen emanaldia eskolako patioan.
- Ondoren, haurrentzako merienda.
- 19:00. Bertsolariak plazan. Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Xabat Ilarregi eta Alaia Martin. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.
- 21:00. Zahagiardoa plazan.
- 22:00. Suthai batukada taldearen kalejira.
- 22:30. Pilota jaialdia Elorri pilotalekuan Alegiako XI. Pilota txapelketako finalak. 4terdian eta binaka nagusien mailak.
- 00:00. Disko TK.
Uztailak 20, igandea
- 09:30. Kalejira berezia, herriko txistulari ohiekin.
- 12:15. Getariako musika bandaren emanaldia plazan.
- Ondoren, Laskotxaranga kalez kale ibiliko da, egun guztian zehar.
- 17:00. Sokamuturra plazan.
- 19:30. Talka taldearen 'Gure soinua' emanaldia plazan.
- 21:00. Zahagiardoa plazan.
- 22:30. Alaiki taldearekin dantzaldia plazan.
- 00:00. Txintxarria eta jaiak agurtuko ditugu.