Alegiako festetako hainbat izen-emate zabaldu dituzte

Ataria 2025eko uztailaren 8a

Jubilatuen hamaiketakoan, haurren eta nerabeen bazkarian edota festetako sokamuturrean udaletxeko balkoian egoteko zozketan parte hartzeko izen emateak zabaldu dituzte.

Gainean dira Alegiako jaiak, eta dagoeneko azken prestaketa lanekin hasiak dira. Esaterako, uztailaren 18an jubilatuen hamaiketako eta haurren eta nerabeen bazkariak egingo dituzte, eta osteguna baino lehen eman beharko da izena, udaletxeko webgunean dagoen formularioa betez. Hamaiketakoaren kasuan, jubilatuen egoitzan eta kultur etxean egongo dira zerrendak. Haurren bazkarian LH1etik LH6ra bitartekoek eta nerabeen bazkarian DBH1etik DBH4ra bitartekoek eman ahalko dute izena.

Horrez gainera, sokamuturrean udaletxeko balkoian egoteko zozketa zabaldu dute. Haurrek eta 70 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena, epe eta leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!