San Juan Magan taldeak irabazi du Alegiako 3X3 saskibaloi txapelketa

Ataria 2025eko uztailaren 7a

Elorri Aldapak larunbatean antolatu zuen txapelketan hamaika taldek parte hartu zuten; horietako bat neskez osatua. Aitor Alda, Iker Garmendia eta Hodei Gilen hirukoak eman zuren sari nagusia, final gogor baten ondoren.

Alegiako hiru talde, eta alegiarrak, guztira, zazpi taldetan banaturik. Antolatzaileak gustura zeuden herriko parte hartzeak gora egin duelako: «Lehen aldiz, Alegiako Erbeta parkean ospatu dugu txapelketa, eta erabaki horrekin ere gustura gaude, asmatu dugulako. Ikusle asko gerturatu da giro ona aprobetxatuz».

Finalerdietara ondorengo lau taldeak iritsi ziren: The Locos, San Juan Magan, Destroy Piston's eta Pappas Tu Karmen. Bi lehia horietan San Juan Magan eta The Locos nagusitu ziren. Hirugarren posturako norgehiagoka Pappas Tu Karmenek irabazi zuen. 

Finala oso partida gogorra eta parekatua izan zen. Arauzko 12 minutuetan hamabina bukatu zuten. Irabazlea, beraz, jaurtiketa libreetan erabaki zen. Eta hor, San Juan Maganeko hirukoa nagusitu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!