Jendaurrean aurkeztuko dute osasun zentroa berritzeko proiektua

Ataria 2025eko ekainaren 5a

Alegiako osasun etxea, artxiboko irudia.

Datorren asteazkenean aurkeztuko dute proiektua, 18:00etan, kultur etxean. Herritar guztientzako irekia izango da, eta hitza hartuko dute udal ordezkariek eta arduradun teknikoek.

Datorren asteazkenean —hilaren 11n— jendaurrean aurkeztuko dute Alegiako Osasun Zentroa eraberritzeko proiektua. Udaletik aurreratu dute «datozen hilabeteetan eraberritze sakona» izango duela eta, hain zuzen, proiektuak osasun zentroa eta jubilatuen elkartearen egoitza berritzea biltzen ditu, eta baita hiri-igogailu ezartzea ere, osasun zentrora irisgarritasuna bermatzeko.

Jendaurreko aurkezpen hori herritar ororentzat irekia izango da eta bertan udal ordezkariek eta egitasmoaren arduradun teknikoek hartuko dute hitza. Alegiako Udalak bertaratzeko gonbidapena egin die herritar guztiei: «Hurbiltzeko deia egiten dugu, etorkizunean izango ditugun osasun instalazio berrien inguruko xehetasun guztiak ezagutu ahal izateko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!