Txintxarriak Martxaneko parte hartzaileek Albaola Itsas Kultur Faktoriara irteera bat egin zuten joan den asteko ostegunean. Alegiatik autobusez abiatu ziren Pasaia San Pedroko ontziola museora. Arduradunek azaldu dutenez, ohiko ibilaldietatik ezberdintzen den plan batez «gozatzeko aukera» izan zuten, parte hartzaileek interesez jarraitu zuten bisita eta «oso giro onean» egin zuten buelta.