Haurren antzerki emanaldia goizera aurreratu dute

Ataria 2025eko maiatzaren 26a

Inaxio Begiristain kultur etxearen artxiboko irudia.

Igande —ekainaren 1— arratsaldean egitekoak ziren ikuskizuna, baina eguerdiko 12:00etara aurreratu dute.

Oinarria antzerki topaketaren barruan Alegiako haurrek igandean —ekainaren 1ean— eskaini behar duten emanaldia orduz aldatu dute. Hasiera batean arratsaldean egin behar zuten, baina 12:00etara aurreratu dute emanaldia, «egun eta ordu bertsuan» Iñaki Artola pilotari alegiarrak buruz buruko txapelketako finala jokatuko duelako.

Ikuskizuna Inaxio Begiristain kultur etxean izango da eta Bea Larrañagaren zuzendaritzapean ariko dira gaztetxoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!