Omenaldia eta igoera

Ataria 2025eko maiatzaren 12a

Alegiako Intxurre F.T.ko sortzailea izan zen Mikel Elolari omenaldia egin zitzaion larunbatean, ohorezko mailako jubenilen partidaren aurretik.

Bertan izan ziren Elolaren alarguna, seme-alabak eta bilobak. Egun berean, Intxurreko gizonezkoen lehen taldeak Gorengo mailarako igoera lortu zuen Internacional taldeari 0-1 irabaziz Ander Iturriozen golari esker. Orain, falta diren bi partidetan borrokatu beharko dute sailkapeneko txapeldun gelditzeko. 

Argazkiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!