Maiatzaren 21ean irteera egingo du Jubilatuen elkarteak

Ataria 2025eko maiatzaren 5a

Alegiako erretiratuen elkartearen egoitza.

Elizondora eta Dantxarineara joango dira eta txartelak gaurtik maiatzaren 10era —larunbatera— egongo dira eskuragarri, elkartearen egoitzan, 11:00etatik 13:00era.

Alegiako Jubilatuen elkarteak Elizondora eta Dantxarineara irteera bat egingo du maiatzaren 21ean. Alegiatik 9:15ean aterako dira autobusez eta Elizondon egingo dute lehen geldialdia, hamaiketakoa egiteko. Ondoren, eguerdian, Dantxarineara joango dira eta 14:30ean bazkaria izango dute bertan. Bazkalostean, berriz, bingoa eta dantzaldia izango dituzte.

Irteerara joateko txartelak aurrez eskuratu behar dira, eta eskuragarri daude gaurtik —hilaren 5etik— maiatzaren 10era —larunbatera—. Txartelak elkartearen egoitzan hartu beharko dira, 11:00etatik 13:00etara. Bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, 43.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!