Maiatzetik udara bitarte, hamalau hitzordu

Ataria 2025eko apirilaren 29a

Alegiako plazan hainbat herritar, Intxurre elkartearen urteurrenean. J. GOIKOETXEA

Datorren astean izango dute lehen jarduera: sukaldaritza begetariano eta beganoari buruzko tailerra; azken hitzordua, berriz, ekainaren 23an izango da, San Juan suaren bueltan.

Alegiako Udalak datozen asteetarako egitarauaren berri eman du: Udaberriko Kultur Egitaraua. Maiatzetik uda hasi bitarte, hamalau jarduera ezberdin izango dituzte. Denetariko eskaintza bildu dute aste horietako programazioan, besteak beste, tailerrak, literatur solasaldiak, jaialdiak, askotariko emanaldiak eta irteerak.

Lehena maiatzaren 5ean izango dute: Sukaldaritza begetarianoa eta beganoa modu iraunkorrean ikastaroa; eta, aurrerantzean, astelehenetan eta asteazkenetan egingo dute, 17:00etatik 20:00etara, eskolan. Azken hitzorduak, berriz, San Juan ospakizunen bueltan izango dituzte.

Udalak adierazi du herritar guztiei zuzenduta prestatu dutela:«Jarduera ezberdinez osaturiko menua prestatu da». Egitaraua elkarlanean antolatu dute herriko beste zenbait eragilerekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!