Antzerki Topaketak, lehenengoz, Alegian

Ataria 2025eko apirilaren 19a

Intxurre Antzerki Taldearen 'Jo ezak berriro Sam' antzezlaneko irudia.

Haurrentzako zein helduentzako saioak antolatu dituzte, guztira, sei; ekainaren 22an, berriz, festa-gala egingo dute. Bonuak dagoeneko eskuragarri daude, eta sarrerak banaka, berriz, apirilaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango dira.

Lehenengoz egingo dituzte Alegian Inaxio Begiristainen Omenezko Amateur Antzerki Topaketak. Maiatzeko lehen egunetatik ekainera, guztira, sei emanaldi egingo dituzte eta «festa gala» batek amaituko du egitasmoa, ekainaren 22an. Intxurre Antzerki Taldeak antolatu ditu topaketak, eta ekainaren 12an antzezlana estreinatuko dute.

Sei ikuskizun horietatik bi, haurrei bideratuta egongo dira; eta helduentzat aurreikusi dituzte, berriz, gainerako lauak. Emanaldi horietara bertaratzeko beharrezkoa izango da sarrerak eskuratzea eta bi modu egongo dira horretarako: batetik, jaialdi osoaren bonua, zeina dagoeneko eskuragarri dagoen; eta, bestetik, emanaldien sarrerak banaka erostea.

Bonuak kultur etxean daude salgai apirilaren 9tik eta, gehienez, 150 salduko dituzte. Sarrerak banaka, aldiz, hilaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango dira, leku berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!