Hilberria

Mikel Elola alegiarra zendu da

Ataria 2025ko api. 7a, 17:08

Atzo hil zen 78 urte zituela. Elola Intxurre futbol klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta zinegotzia ere izan zen Herri Batasunarekin 87-91 legegintzaldian. 1968an desterratua izan zen Espainiara.

Mikel Elola alegiarra atzo zendu zen, 78 urte zituela. Herriko Intxurre futbol klubeko sortzaileetako bat izan zen, 1990eko hamarkadaren hasieran. Klubaren lehen urteetan lan handia egin zuen, zuzendaritzako parte izanik, eta erregional mailako taldearen ordezkari moduan arituz, besteak beste.

Bestalde, Herri Batasunarekin zinegotzi izan zen Elola 87-91 legegintzaldian. Aurretik, 1968an, desterratua izan zen Espainiara, Albacete probintziako Letur herrira. Bertan zenbait hilabete pasa zituen, eta garai horri buruzko abesti bat idatzi zuen Rozalen musikariak, El hijo de la abuela izenekoa. Hain justu, musikariaren amonaren etxean egon zen Elola, eta horri buruzko oroitzapenak jaso zituen abestian.

Elolaren hileta elizkizuna gaur 19:00etan izango da, Alegiako San Joan Bataiatzailea parrokian. Larunbatean, Intxurre futbol klubeko erregional mailako taldeak partida jokatuko du Elorrin, 17:30ean hasita, eta bertan minutu bateko isilunea egingo da eta Intxurreko jokalariek besoko beltza jarriko dute Elolaren oroimenez.

Mikel Elola, ezkerrean, Gipuzkoako epaileen eskutik sari bat jasotzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!