Negatiboa bueltan

Ataria 2025eko martxoaren 16a

Argazkilaritza analogikoari buruzko tailerra ari dira burutzen Alegian, eta gaur eguerdian, bigarren saioa izan dute; bezperan ateratako argazkiak papereratu dituzte.

Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatuta, argazkilaritza analogikoari buruzko tailerra ari dira burutzen egunotan Alegian. Herritar ugari animatu dira, hain justu, 19 lagun eta atzo abiatu zuten. Lehen saio horretan, kamerak ezagutu, karreteak jartzen eta nola erabiltzen diren ikasi eta Alegiako kaleetan argazkiak atera zituzten. Gaur eguerdian bigarren saioa izan dute eta bertan bezperan ateratako argazkiak papereratu dituzte.

Ibon Azpilikueta antolakuntzako kideak azaldu bezala, ikastaro honen helburua argazkilaritza analogikoaren «prozesua ezagutzea eta menperatzen hasteaz gain», irudiei «esanahi bat ematea» ere da. Horregatik, azken saioan, apirilaren 5ean, argazkietatik abiatuta istorio bat kontatzen saiatuko dira.

Argazkiak: Ibon Azpilikueta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!