Udalak «hobekuntza» nabaritu du txakurren hondakinen bilketan

Ataria 2025eko martxoaren 13a

Banderatxo bat txakurren hondakinak seinaleztatzen. ALEGIAKO UDALA

Adierazi dutenez, azken egunetan «banderatxo gutxiago» jarri dituzte eta, aurrerantzean, «bide horretatik» jarraitzea espero dute.

Duela zenbait hilabete txakurren kaken gaia lantzen hasi zen Alegiako Udala, eta hainbat ekimen egin ditu horretarako, besteak beste, banderatxoak jarri dituzte jaso gabeko txakurren hondakinak topatutako lekuetan eta errefusa edukiontzi berri bat ere jarri zuten horiek biltzea errazteko.

Udaletik adierazi dute denbora honetan «zaintza lanak» egiten aritu direla eta «azken egunetan banderatxo gutxiago» jarri dituztela: «Udala pozik dago neurriak eragina izan duelako baina hobekuntza honek ez du etenik izan behar. Udalak zaintza lanak egiten jarraituko du eta txakur jabeei hondakinak jaso eta bota ahal izatea errazteko baliabideak jartzen ere bai. Gogoan izan, edozein errefusa edukiontzitara bota daitezkeela txakurren hondakinak».

Hori errazteko bidegorrian edukiontzi bat ere jarriko dutela iragarri dute, hain zuzen, Txintxarri jatetxearen inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!