Fabrensa industriagunearen parean aparkaleku bat zabaldu dute behin-behinean

Ataria 2025eko martxoaren 13a

Behin-behineko aparkaleku berria, Fabrensa industriagunearen aurrean. ALEGIAKO UDALA

Larraitz auzoko ekialdeko lanen ondorioz autoak lekuz mugitu beharko dira, eta horregatik zabaldu du udalak aparkaleku berri hori.

Alegiako Udalak behin behineko aparkaleku bat egokitu du Fabrensa industriagunearen parean. Larraitz auzoko ekialdeko lanak direla eta, auzoan eta inguruan aparkatzen diren ibilgailuak leku horietatik mugitu egin beharko dira zoladura altxa behar dutelako. Hori horrela, inguru horretan aparkatuta dauden ibilgailuentzako, behin-behineko konponbide modura, Fabrensa industriagunearen ondoan dagoen eremu bat aparkaleku modura egokitu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!