Alegian egingo dute Gelatik Plazara sariketaren finaletako bat

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Aurreko edizio bateko saio bat, Amezketako kultur etxean.

Saioetako bat Villabonako Subijana etxean egingo dute eta Alegian, berriz, Lehen Hezkuntzako mailakoen finala izango da martxoaren 30ean.

Gelatik Plazara ekimenaren hirugarren edizioa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean. 14 urtez azpiko bertso eskoletako ikasleei bideratuta dagoen ekimena da eta aisialdiko ekimen honek ikasleek bertsoarekin gozatzeko gune bat izatea eta jendaurrean trebatzeko aukera eskaintzea ditu helburu nagusi. Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik zubi lana egiteko ere balio du egitasmoak.

Bi maila ezberdinetan parte hartuko dute gaztetxoek: LH mailan eta DBH mailan. 2-4 lagunez osaturiko taldeetan batuta, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartu eta elkar ezagutzeko aukera paregabea izango dute saioetan. 250 bertsolari gaztek hartuko dute parte antolatu diren hitzorduetan.

Eskualdean bi saio izango dira: martxoaren 20an Villabonako Subijana etxean LH eta DBH mailatakoak arituko dira; eta Lehen Hezkuntzakoen finala, berriz, martxoaren 30ean egingo dute Alegian.

Saioaren bukaeran talde guztiek jasoko dute sariren bat, eta saioak aurkezteaz zein gaztetxoen lana epaitzeaz bertso eskoletako irakasleak arduratuko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!