Itxita egongo da errekaren ondoko pasealekua

Ataria 2025eko otsailaren 24a

Alegiako erreka garbitzeko lanen artxiboko irudia.

Erbetako parketik zubiraino itxiko dute pasealekua, gaurtik hasi eta martxoaren 3raino. Ibai ondoko zuhaitzak kimatuko dituzte eta lan horiengatik itxiko dute bidea; parkerako sarbidea bermatuko dute zenbait gunetan.

Gaurtik —otsailaren 24tik— datorren asteko astelehenera —martxoaren 3ra— itxita egongo da Oria ibaiaren ondoko pasealekua, Erbetako parketik zubiraino. Ibai ondoko zuhaitzak kimatu behar dituzte eta lan horiek irauten duten bitartean itxiko dute bidea.

Udalak adierazi du pasealekuan dagoen parkerako sarbidea bermatuko duela lanek «ahalbidetzen duten neurrian» eta, zentzu horretan, jarriko dituzten seinaleak errespetatzeko eskatu dute. Lanak aurreikusi baino lehenago amaitzen badituzte, pasealekua ere lehenago zabalduko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!