Festak antolatzeko bilera irekia, datorren astelehenean

Ataria 2025eko otsailaren 13a

Iazko jaietako une bat, Alegiako plazan.

Datorren astelehenean, otsailaren 17an, bilera irekia egingo du Alegiako Festa Batzordeak aurtengo herriko festak antolatzeko. 17:30ean izango da, Inaxio Begiristain kultur eta kirol etxean.

Uztaileko jaiak antolatzeko bilera irekia egingo du Alegiako Festa batzordeak datorren astelehenean, hilaren 17an, 17:30ean, Inaxio Begiristain kultur etxean. Herritarrei zein herriko eragileei gonbidapena luzatu diete antolatzaileek: «Asteleheneko bilera hori irekia izango da ekarpenen bat edo proposamenen bat egin nahi duen ororentzat. Guztiak ongi etorriak izango dira ahalik eta egitaraurik anitzena osatzeko bidean».

Hari horri tiraka gehitu dute norbaitek bilerara joan ezingo balu, ekarpenak zein proposamenak egiteko aukera izango lukeela beste bide batzuk erabilita: batetik, kultura@alegia.eus helbide elektronikora idatzita; bestetik, udalaren webguneko iradokizunen atala erabiliz; eta, azkenik, udalaren mugikorretarako aplikazioaren bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!