Bihar entsegua egingo dute Santa Ageda bezperan abesteko

Ataria 2025eko urtarrilaren 27a

Zenbait herritar iazko Santa Ageda bezperan.

Bihar egingo dute Santa Ageda bezperan abesteko entsegua, 20:00etan, kultur etxeko areto nagusian.

Txintxarri abesbatzaren ekimenez, aurten ere herritar talde bat kalera aterako da otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan abestera. Saioa prestatzeko, berriz, bihar arratsaldean egingo dute entsegua kantuan atera nahi duten guztiekin, kultur etxeko areto nagusian, 20:00etan.

Kalez kale abestuko dutenez gain, otsailaren 4an bertsolariak ere izango dira koplak kantatzen; eta herriko bertso eskolako kideek ere botako dute koplaren bat edo beste. Hori gutxi ez, eta guztiei lagunduko diete herriko akordeoi-jotzaileek eta trikitilariek.

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, 18:00etan aterako da taldea Larraitz auzotik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!