Festak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur arratsaldean

Ataria 2025eko urtarrilaren 20a

Iazko jaietako une bat, herriko plazan. A. ARROYO

Uztaileko jaiak antolatzeko lehen hitzordu irekia antolatu du Festa Batzordeak. Bertaratu ezin dutenek ekarpenak egiteko beste bide batzuk erabili ahal izango dituzte.

Alegiako Festa Batzordeak uztaileko jaiak antolatzeko lehen bilera irekia egingo du gaur, 17:30ean, kultur etxean. Alegiako Udalak adierazi du herritar zein eragile guztien ekarpenak eskertuko dituztela, eta, zentzu horretan, gonbidapena luzatu du hitzordura bertaratzeko.

Gaur bilerara joan ezin dutenek, berriz, telematikoki egin ahal izango dituzte ekarpenak, hiru bide erabiliz: batetik, kultura@alegia.eus helbidera idatzita; bestetik, udalaren webguneko iradokizunen atala erabilita; eta, azkenik, mugikorrerako udalaren aplikazioaren bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!