Maisua sokaren gainean

Ataria 2025eko urtarrilaren 17a

Ikusmira sortu da arratsaldean Oria ibaiaren bazterrean, Alegian. Izan ere, Alegiako elizatik hasi eta Orendain bideko errepidearen gainetik soka bat jarri dute zintzilik eta gainean, highline jardunean ibili dira orekalari ausartak.

Alegiako ikastetxeko ikasleak harriturik zerura begira; izan ere, sokan, grabitatearen kontra borrokatuz euren irakasle Iker ibili baita. Animoak, txaloak eta ariketa proposamenak ez zaizkio falta izan Oriaren bazterretik.

Ikusleak zubian kokaturik, Orendain bideko errepidean, zein Alegia aldeko ibai bazterrean. Guztiak zerura begira. Eta arratsaldea musikaz giroturik, zubian bertan DJa kokaturik zegoela.

Ondoren, 19:00etan hasita, highline-az gehiago gozatzeko aukera izango dute alegiarrek. Izan ere, Peligro. No asomarse dokumentala proiektatuko dute Elizpen zinean, Daniel Cascales zuzendaria bertan dela. Dokumentala gainera, lehenengoz proiektatuko dute joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian estreinatu zutenetik. Sarrera doakoa izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!