'Highline' erakustaldia eta dokumental-proiekzioa, gaur, Alegian

Ataria 2025eko urtarrilaren 17a

Dokumentalaren fotograma bat.

Elizako kanpandorretik Orendaingo bide aldera jarriko dute soka eta gainean ibiliko dira. Peligro. No asomarse dokumentala lehenengoz proiektatuko dute, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian estreinatu zenetik.

Gaur arratsaldean hitzordu bikoitza izango dute Alegian neguko kultur egitarauaren barruan: batetik, highline erakustaldia eta, bestetik, Peligro. No asomarse dokumentalaren proiekzioa zinean. Highline —garaiera handian soka bat jarri eta gainean oreka mantenduz ibiltzea— erakustaldia 16:30ean hasiko da eliza aurreko plazan: elizako kanpandorretik Orendaingo bide aldera egingo dute.

Peligro. No asomarse dokumentala, berriz, lehenengoz proiektatuko dute joan den abenduan BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian estreinatu zutenetik. Sarrera doakoa izango da, 19:00etan hasiko da, zinean, eta bertan izango da Daniel Cascales zuzendaria ere. 

Dokumentalaren sinopsia: Daniel Cascalesek zuzenduriko lana da eta Nerbioiko ur jauzian kokatzen da. Nerbioiko ur jauzia, 200 metro baino gehiagoko altuera duena, Iberiar penintsulako handiena da. Arroila izugarri bat, Nerbioi ibaiaren sorburutik urrats batera. Oso motibatuta dagoen highliner talde batek baimen baliotsu bat lortu du arroila alde batetik bestera lerro batekin lotzeko. 50 eta 300 metro arteko zintetan ibiltzera ohituta, lehen aldia dute ia kilometro bateko luzeran. Lagun giroa eta lan gogorra islatzen dituen istorio bat. Eta talde sendoa, Gipuzkoako eta Bizkaiko highline komunitateko kidez osatua.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!