Gabonetako jarduerei buruzko iritzia jasotzeko galdetegia osatu du Alegiako Udalak

Ataria 2025eko urtarrilaren 9a

Alegiako Udalaren web orrialdearen dago galdetegiaren esteka, eta modu anonimoan erantzun daiteke.https://www.alegia.eus/eu/-/gabonetako-ekintzen-inguruan-herritarrek-duten-iritzia-ezagutu-nahi-du-udalak

Alegiako Udalak Gabonetarako antolatu dituzten jardueren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutu nahi du eta, horretarako, galdetegi digital bat prestatu du. Galdetegiaren bitartez herritarrek jarduerak baloratu ditzakete eta, horrez gain, aukera dute iradokizunak zein proposamenak egiteko ere.

Modu anonimoan bete daiteke galdetegia eta udalak herritarrak betetzera animatu ditu, horrela hurrengoan ekitaldiak modu egokiagoan antolatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!