Neguko asteetarako kultur eskaintza antolatu dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 13a

Aste honetan hasi eta martxoaren 2ra bitarte denetariko jarduerak antolatu dituzte, besteak beste, kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak eta dokumental emanaldiak.

Alegiako Udaleko Kultura-batzordeak asteon hasi eta inauterietara bitarteko kultur egitaraua prestatu du. Adierazi dutenez, eskaintza «ahalik eta zabalena» osatzen ahalegindu dira batzordeko kideak eta denetariko jarduerak izango dituzte martxoaren 2ra bitartean.

Askotariko hitzorduak prestatu dituzte, horien artean, erakustaldiak, kontzertuak, tailerrak, dokumentalak eta hitzaldiak. Jarduera bakoitza egiteko eguna iritsi ahala, Alegiako Udalak hari buruzko xehetasunak jakinaraziko dizkie herritarrei ohiko kanalen bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!