Urtarrilaren 19an Ttutturrera egingo dute irteera

Ataria 2025eko urtarrilaren 9a

Alegiako Mendi Asanbladak antolatu du irteera eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Urtarrilaren 16a izango da horretarako azken eguna.

Alegiako Mendi Asanbladak irteera antolatu du urtarrilaren 19an, Ttutturrera. Urteko lehen jarduera izango da, eta 8:30ean kotxeetan Alegiatik abiatu eta Intzarako bidea egingo dute. Bertatik, 1281 metroko garaiera duen Ttutturre mendira igoko dira eta eguerdirako bueltan izango dira.

Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, eta urtarrilaren 16a izango da horretarako azken eguna. Izena eman daiteke Iskiña tabernan, kultur etxean edo esteka honetan.

Asanbladatik adierazi dute laguntzeko prest daudenek edo irteeraren bat antolatu nahiko luketenek alegiakomendiasanblada@gmail.com idatzi behar dutela harremanetan jartzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!