Bihar jokatuko dituzte Eguberrietako II. Pala Txapelketako finalak

Ataria 2025eko urtarrilaren 2a

Alegiako Elorri pilotalekuan, 18:30ean hasiko dira partidak. Lehenengo emakumezkoen finala jokatuko dute eta, ondoren, gizonezkoena.

Bihar jokatuko dituzte Eguberrietako 2. Pala Txapelketako finalak. Jaialdia 18:30ean hasiko da, eta emakumezkoen zein gizonezkoen finalak jokatuko dituzte. Kantxaratzen lehenak emakumezkoak izango dira eta Uxue Olanok eta Nagore Muruak jokatuko dute finala Ekhiñe Balerdiren eta Ainhoa Ugartemendiaren aurka. Final hori jokatutakoan iritsiko da gizonezkoen txanda, eta nor baino nor gehiago arituko dira Josu Salegi eta Mikel Goitia, Ganix Urdangarinen eta Axier Luluagaren kontra.

Aurreko ostiralean jokatu zituzten emakumezkoen bigarren finalerdia eta gizonezkoen finalerdietako hirugarren jardunaldia, bi partidekin. Emakumezkoetan 25 eta 20 nagusitu ziren Olano eta Murua, Enara Maciciorren eta Garazi Urdangarinen aurrean. Gizonezkoetan, berriz, batetik, Ganix eta Luluagak irabazi zuten Errastiren eta Rodriguezen aurkako partida, 16 eta 14 puntuko markagailuarekin; eta beste final erdian, berriz, Goitia eta Santxezek mendean hartu zituzten Xalbador anaiak, 25 eta 19 puntuko emaitzarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!