Eguberrietako 2. Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu dute

Ataria 2024ko abenduaren 23a

Xalbador anaiak, Errasti-Rodriguez eta Balerdi-Ugartemendia izan dira irabazleak.

Aurrera doa Alegiako Elorri pilotalekuan jokatzen ari den Eguberrietako 2. Pala Txapelketa, eta bigarren jardunaldian hiru partida jokatu ziren. Horietako bi gizonezkoetan, eta lehenengoan Xalbador anaiek 25-18 irabazi zioten Zufiria eta Zabalari. Bestean, Errasti eta Rodriguezek 18-17 irabazi zioten Lizaso eta Aldalurri.

Emakumezkoetan lehen finalerdia jokatu zen, eta bertan Ekiñhe Balerdik eta Ainhoa Ugartemendiak 25-18 irabazi zieten Maddi Iriondo eta Anne Agirreri. Bertaz, Balerdi eta Ugartemendia izango dira urtarrilaren 3ko finalean.

Ostiral honetan, hilak 27, 18:30ean hasita, txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da, eta bertan erabakiko da zein izango diren finalista guztiak. Lehenengo partidan, Salegi-Goitia eta Xalbador anaiak ariko dira elkarren aurka; bigarrengoan, Uxue Olano-Nagore Murua eta Enara Mazisidor-Garazi Urdangarin, eta hirugarrengoan Errasti-Rodriguez eta Ganix-Luluaga.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!