Egitarau bete-betea Eguberrietan

Ataria 2024ko abe. 23a, 10:50

Olentzero zein Mari Domingiren eta Erregeen etorrerez harago, denetariko jarduerak antolatu dituzte datozen egunetarako.

Alegiarrek denetariko jarduerak antolatu dituzte datozen egunetarako. Gabonak izaki, ez dira faltako Olentzero eta Mari Domingiren eta Erregeen etorrerak, baina horiez harago ere hainbat proposamen antolatu dituzte.

Horien adibide dira, besteak beste, Balerdipeko erlategira bisita, Gabonetako pilota topaketa eta hainbat irteera. Horiez gain, Elorri pilotaleku berritua aurkezteko ere prestatu dute goizetik eguerdirako egitaraua. Goiz osoan zehar instalazio berrituak bisitatzeko aukeraz harago, hainbat kirol erakustaldi ere egingo dituzte, horien artean, saskibaloi campusa eta pilota zein futbol partidak. Amaitzeko, inaugurazio ekitaldia egin eta luntx bat ere egingo dute.

Aldaketak autobus zerbitzuan eta kaleetan
Bihar eta abenduaren 31n Lurraldebuseko hainbat zerbitzuk Fabrensa industriagunean izango dute geraleku bakarra, Alegi Pentsuak lantegiaren aurrean. Hain zuzen, honakoak izango dira aldaketa jasoko duten zerbitzuak:

  • Bihar (abenduak 24): 18:50ean Amezketatik Tolosa aldera doana.
  • Abenduak 31: 16:30ean Tolosatik Amezketara doana. 16:10ean eta 16:50ean Amezketatik Tolosara doazenak.

Autobus aldaketaz gain, San Juan kalea itxi egingo dute egun eta ordu jakin batzuetan. Bihar 18:30etik 19:30era egongo da itxita. Hilaren 31n, aldiz, 16:00etatik 17:30era eta, urtarrilaren 5ean, 17:00etatik 19:00etara.

Horrez gain, bihar, aipatutako ordutegian eskolatik Tontokalera doan errepide zatia ere itxita egongo da. Hilaren 31n eta 5ean berriz, Larraitz auzoari ere eragingo diote mozketek, San Silbestre lasterketa eta Erregeen etorrera bertatik ere pasako direlako.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!