Lehen jardunaldia jokatu da

Ataria 2024ko abenduaren 18a

Alegiako Eguberrietako 2. Pala Txapelketa jokoan jarri da Elorri pilotalekuan. Salegi-Goitia eta Ganix-Luluaga izan dira partidetako irabazleak.

Gizonezkoen modalitateko bi partida jokatu dira, finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldian. Salegik eta Goitiak 11-25 irabazi diote Zubiria eta Zabala bikoari. Bigarren partidan, Ganix-Luluaga bikoak 24-17 irabazi dio Lizaso-Aldalur bikoteari.

Asteburu honetako jardunaldian hiru partida jokatuko dira, ostiralean, 18:30ean hasita. Gizonezkoen modalitatean Xalbador anaiek eta Salegi-Goitik jokatuko dute lehenengo partida. Bigarrengoan, emakumezkoen modalitateko lehen finalerdia jokatuko da, Ekhiñe Balerdik eta Ainhoa Ugartemendiak osatutako bikotea eta Maddi Iriondok eta Anne Agirrek osatutako bikoaren artean. Hirugarren partidan, gizonezkoen arteko neurketa izango da, Errasti-Rodriguez eta Lizaso-Aldalur bikoteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!