2024/12/21 11:30 - 13:00

Tailerra

Tailerra
Trianguloa plaza, Tolosa

Haurrentzako doako tailerra antolatu du Atariak, Trianguloa plazan. Egunkari zaharrak erabiliz loreontzi bat sortzeko aukera izango dute etxeko txikienek eta bakoitzak landatutako landare bat eramango dute etxera. 11:30etik 13:00etara izango da tailerra eta nahiz eta derrigorrezkoa ez izan, parte hartzeko interesa dutenek ataria@ataria.eus -era idatzi edo 943 655 695 zenbakira deitzea dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!