Baditu irabazleak Alegiako lehen ipuin lehiaketak

Ataria 2024ko abenduaren 17a

Lehiaketako saridunak, oholtzaren gainean.

Hiru mailatan sailkatu dituzte parte hartzaileak, adinaren arabera, eta, guztira, 98 lan aurkeztu dituzte txapelketara.

Alegiako liburutegiak, aurten lehenengoz, ipuin-lehiaketa jarri du martxan eta joan den ostiralean banatu zituzten sariak. Adinaren arabera hiru mailatan lehiatu dira parte hartzaileak eta, guztira, 98 lan aurkeztu dituzte. Kategoriaren arabera hitz-kopuru ezberdin bat zuten muga ipuinek eta, guztiek ala guztiek, Txarli Gesteira alegiarraren ilustrazio bat izan dute abiapuntu.

Hori horrela, D kategorian —DBH-3 eta 4— Udane Altunak jaso du lehen saria, eta Ane Labakarentzat izan da bigarrena; B kategorian —DBH-1 eta 2— Ortzi Mujikak jantzi du txapela, eta Lucia Urdangarinek jaso du bigarren saria; eta A kategorian —LH-4, 5 eta 6— Haitz Ariznabarretak jaso du lehen saria, eta Yelizaveta Kriskovak, bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!